Sutea egon da gaur arratsaldean Murgako baserri batean. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera, eta 17 txakur (12 heldu eta 5 txakurkume) erreskatatu dituzte suaren garretatik.

Langraitzeko suhiltzaileak eta Ertzaintza ere bertaratu dira laguntzera. Suhiltzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, suak erabat hondatu du baserria, zulo handia egin baitu teilatuan. Horrek arriskua handitu du larrialdiko langileei dagokienez.
Egoera jada bideratua dagoen arren, bertan jarraitzen dute une honetan larrialdi zerbitzuek (21:30ak pasata), ura botatzen.
