Kexaako Arcos de Quejana jatetxean egon da asteburu honetan Aita Angel, Mensajeros de la Paz erakundearen sortzaile eta presidentea.
Bertan dagoen baso solidarioa bisitatu zuen, eta jatetxean eginiko elkartasun bazkarian parte hartu zuen jarraian. Bazkarian bildutako dirua berak zuzentzen duen Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko da.

Aita Angelek ibilbide oparoa egin du garapen eta lankidetza proiektuetan. Bere erakundeak hondamendi naturalengatik edota gerrengatik kaltetuak izan diren herrialdeetan jarduten du. Horregatik, hainbat aitortza jaso ditu zuzendariak, Espainiako Príncipe de Asturias sari ezaguna barne.
Zenbait ordezkari politiko ere egon ziren Kexaako ekitaldian, Gentza Alamillo Aiarako alkatea tartean.
