Elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroen sarreretan, “Haurrak SOS” lemapean. Eskoletako patioetan 6-12 urte bitarteko haurrek maskarak erabiltzen jarraitzearen derrigortasunaren aurka egin zituzten mobilizazioak.
Aiaraldean ere izan zuen oihartzuna protestak. Etxaurren Ikastolako zenbait gurasok bat egin zuten deialdiarekin. Ez ziren asko bildu, baina horrek ez ditu desanimatu. “Astelehenero elkartuko gara arratsaldeko lauretan ikastolaren atarian, gure seme-alabek merezi dutelako”, adierazi dute.
Eragile ugari
Azken asteetan Euskal Herriko hainbat talde lerrokatu dira 6-12 urte bitarteko haurrei jolastokietan maskara izatera derrigortzearen aurka. Gurasoak eta Oinherri hezkuntza eragileek eta Ikastolen Elkarteak adierazpenak egin dituzte horren harira.