Hainbat jarduera antolatu ditu Hogeita lau elkarteak asteburuan Arespalditzan. Larunbatean -urriak 16- helduentzako ipuinak kontatu zituen Dorleta Kortazarrek 80 Amandre izeneko emanaldian. Igandean, berriz, malabare ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek Arespalditzako eliza aurrean. Ohikoan bezala, eskulan tailerra ere egin zuten.
Ginkanan parte hartzeko epea, ordea, azaroaren 20ra arte luzatuko da. Parte hartzaileek pistak bilatu eta selfie bat bidali beharko dute hau aurkitutakoan hogeitalau@gmail.com helbide elektronikora.
Tokiko produktuez osatutako saskia izango da saria, eta Igande Arratsaldeak Familia programaren azaroko edizioan jakinaraziko dute irabazlearen izena.
Argazkiak: Aitziber Alava