Aiara Txirrindulari Elkarteak modu oso positiboan hasi du ziklokros denboraldia, behin errepidekoa amaituta. Izan ere, Burgosen egon zen taldea asteburuan. Medinan lehiatu ziren larunbatean eta Villarcayon igandean.
Medinan Hodei Muñoz bigarren izan zen, baina bere taldekideak ere kokatu ziren sailkapenaren goiko postuetan. Asier Berazak laugarren bukatu zuen, Oier Colmenerok seigarren, Iñigo Uriak hamabigarren eta Erlantz Aldayk hamairugarren. Hau da, lehenengo hamabost sailkatuen artean, bost aiararrak izan ziren.
Marka hori mantendu zuten kadeteek hurrengo egunean Villarcayon eta erpin berria gehitu zioten. Izan ere, Hodei Muñozek berriro zapaldu zuen podiuma, baina berarekin Asier Beraza egon zen. Luiaondoarrek eta arespalditzarrek maila ona erakutsi zuten, baina ez da zorte on hutsa izan.
Esaterako, urrian Galizara jo zuten eta Hodei Muñozek laugarren postua eskuratu zuen Marinen. Espainiako Kopan, aldiz, Hodei seigarren sailkatu zen eta Asier zazpigarren.