Atzo arratsaldean inauguratu zuen Arcos de Quejana jatetxeak bere elkartasun hariztian jarritako argi sistema berria, zeinak aukera emango duen gunea gauez bisitatzeko.
Ekitaldiko parte-hartzaileen artean Ana del Val Arabako Kultura Diputatua egon zen, baita zenbait artista, Xabier Santxotena edo Teresa Lafragua, kasu.
Erakusketaren komisarioa den Sonia Garciak azaldu du zuhaitz berria ere margotu dutela, eta arte lana konstruktibismo sobietarrean dagoela oinarrituta.
Basoa 2015ean sortu zuten eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderen lana omentzea eta zabaltzea du helburu: