Aiarako establezimenduen errotulazioetan euskara sartzeko diru-laguntzak emango ditu udalak. Ostalari eta merkatari interesdunek azaroaren 29ra arte izango dute eskaera aurkezteko epea, udaletxean bertan. Hemen bete eta deskargatu daiteke eskaera-orria.
Udalak errotulazio gastuen %70 finantzatuko du euskara hutsez egiten bada. Euskaraz gain, beste hizkuntza batzuk erabiliz gero, aldiz, %35 finantzatuko du euskarri berriketa. Dena dela, 2.000 euro baliatuko ditu tokiko erakundeak guztira. Gauzak hala, eskaera kopuruaren araberakoa izango da establezimendu bakoitzari emango zaion dirua.
Diru-laguntzak jasotzeko, beharrezkoa izango da errotulazioak aurten egitea, abenduaren 31 baino lehen.
Hemen ikusi daitezke oinarriak osorik.