Izoriako gaztak lau domina jaso ditu munduko gazta txapelketan. Zehazki, World Cheese Awards International Cheese Festival-en saritu dute Aiarako produktua. Izoriako gaztandegiko kideek sare sozialetan aipatu dutenez, bost kontinentetako 4.000 gazta baino gehiago lehiatu dira sariketan. Hori dela eta, oso pozik azaldu dira tokiko ekoizleak.
Bost kontinentetako 4.000 gazta baino gehiago lehiatu dira sariketan
Lau domina etxera
Hainbat kategorietan hartu du parte Izoriako ekoizpenak. Idiazabalen atalean, brontzezko domina eskuratu dute, eta zilarrezkoa, aldiz, jatorrizko izendapenaren edozein gazta onduren kategorian. Horrez gain, astero 2 tona baino gutxiago ekoizten dituztenen modalitateetan ere jaso dituzte aitortzak. Hain zuzen, bi izan dira ezaugarri horietan gailendutako jakiak: gazta erdionduaren kategorian lehen postua lortu dute (urrezko domina), eta gazta onduarenean bigarrena (zilarrezok domina).