Pilar Fatasek bisitatu zuen atzo Arcos de Quejanako 'La Robleda de los Sueños' baso margotua, eta hitzaldi-hamaiketakoa eskaini zuen gero jatetxean. Euskal artista, diplomatiko eta enpresari ugari batu ziren Altamirako Museo Nazionaleko eta Ikerketa Guneko zuzendariaren hitzak entzutera.
Altamirako kobazulean topatutako labar-arte paleolitikoa izan zuen hizpide, eta museoaren etorkizunera begirako erronkez mintzatu zen. Kobazuloaren erreplikaren funtzioa defendatu zuen Fatasek, jatorrizko kobazuloak baino “balio informatibo handiagoa” duela ziurtatuta, “ez dituelako jatorrizko haitzuloak XX. mendean pairatu zituen moldaketak”.
Altamirako jatorrizko koba publikora itxita dago aspalditik, bere mantentzea bermatzeko. Gauzak hala, gune horren erreplika bat da bisitariek ikusten dutena.
Udaberria inaurguratu zen Kexaako Arcos de Quejana jatetxeko 'La robleda de los sueños' baso margotua, eta ordutik hona hainbat pertsona esanguratsu bertaratu dira gunea ezagutzera: