Ziklokros denboraldia bukatzear dago, eta Aiara Txirrindulari Elkarteko kideak azken lasterketak zukutzen ari dira. Iragan asteburuan hainbat probetan hartu zuten parte eta emaitza onak erdiestea lortu zuten.
Urtarrilaren 2an Kantabriako Los Corrales de Buelna herrian ospatutako ziklokros lasterketan parte hartu zuen Iñigo Uria amurrioarrak, eta podiumeko bigarren postura igotzea lortu zuen, ziklokros denboraldi oparo bat borobilduz.
Ormaiztegiko ziklokorsa
Ordezkaritza zabalena, ordea, Ormaiztegiko ziklokros probara eraman zuen talde aiararrak. Iker Colmenero laudioar gaztea nagusitu zen proban, eta bigarren postua eskuratu zuen esprintean. Lehiatzen den lehen denboraldia du honakoa Colmenerok, eta Aiara Txirrindulari Elkarteak egindako lasterketa paregabea nabarmendu du.
Bestalde, Erlantz Aldayk 6. postua lortu zuen Ormaiztegin, Oier Colemenrok 7.a, Harri Paskier 13.a eta Ekhi Uriartek 33. postua.
Aiara Txirrindulari Elkarteak datorren asteburuan Xátivan lehiatuko den Espainiako Ziklokros Txapelketan agurtuko du aurtengo denboraldia.