Gaur 19:10ak aldera Aiarako Suhiltzaileek deia jaso dute, sua piztu baita Murgako familia bakarreko etxe batean. Tokira heldu direnean, larrialdi zerbitzuek sute aktiboa topatu dute sukaldean eta itzaltzeari ekin diote.
Istripuaren ondorioz, sukaldeko tenperatura nabarmen igo da eta etxebizitza kez bete da. Hain zuzen, elektro-haizagailua baliatu behar izan dute egoera bideratzeko.
Barruan inor ez bazegoen ere, suhiltzaileek bazekiten bi maskota zeudela, katu eta txakur bat. Bilatzeari ekin diote eta biak hilik aurkitu dituzte.
Kalte materialak (sukaldea txikitu du suak) eta animalien heriotzaz gain, herritar batek (etxeko jabeen senideak) laguntza medikua behar izan du, baina bertaratutako anbulantziak ez du eraman, han artatu du.