Zaharberritu dituzte Lantenoko Eskoletako arbela historikoak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko urt. 10a, 14:00

Lantenoko Eskoletako bi arbel historiko zaharberritu dituzte. / Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak bukatutzat jo du 2021ean abiatutako 10 ondasun historikoen esku-hartzea. Ondasun horien artean aurkitzen dira Lantenoko Eskoletako bi arbel. Horien zaharberritzeak 3.980,90 euroko inbertsioa ekarri du.

Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak amaitu ditu 2021ean diruz lagundutako ondasun artistikoetan egin beharreko 10 esku-hartzeak. Zaharberritutako elementuen artean Lantenoko Eskoletako bi arbel historiko daude.

Iazko deialdian, XIX. mendeko mapak aurkezteko erabilitako sei altzari zaharberritu zituzten Foru Aldundiaren laguntzaz

Iazko deialdian, XIX. mendeko mapak aurkezteko erabilitako sei altzari zaharberritu zituzten Foru Aldundiaren laguntzaz. Hori dela eta, altzari horien esku-hartzean erabilitako teknika eta prozedura berdinak mantendu dituzte arbelen zaharberritzerako ere.

Guztira 3.980,90 euro baliatu dituzte irakaskuntza altzarien zaharberritzerako eta Arabako Foru Aldundiak inbertsio horren % 80 lagundu du diruz.

Zaharberritze gehiago

Lantenoko arbelena ez da Arabako Foru Aldundiak sustatutako tokiko erakundeen ondasun historikoen zaharberritze bakarra izan. Orotara, 10 elementu historikoren esku-hartzea gauzatu du Zaharberritze Zerbitzuak. Inbertsioa guztira 67.369,25 eurokoa izan da, eta foru erakundeak 54.000 euro jarri ditu.

Zaharberritutako ondasunen artean harrizko gurutzadurak, iturri baten dekorazio elementuak, bi koadro, ehun liturgikoak edota agiritegiko dokumentuak daude.

Aldundiko Kirol eta Kultur Saila arduratu da proiektuaren gidaritzaz eta, jakinarazi dutenez, lan guztiak entregatuta daude honezkero. “Argiro erakusten du sailak gure kultura ondarea kontserbatzeko eta zaharberritzeko konpromisoa, batez ere, krisitik irteteko eta suspertzen hasteko une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa baita horren alde egiten jarraitzea” adierazi du Ana del Val diputatuak lanak entregatzearekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide