Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana garatzeko bi saio deituko ditu Aiarako Udalak

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 18a, 18:49
Herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Aiarako Udalak Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko. / Agiñigako Administrazio Batzarra

'Aiara 2030. Eraiki dezagun etorkizuna' parte hartze prozesuaren barruan kokatuko dituzte bi bilerak. Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko irizpideak ezartzea da helburua.

Aiarako Udalak urtarrilean antolatuko ditu bi lan saio Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana osatzeko. Oraindik ez du zehaztu noiz izango diren hitzorduak, baina 'Aiara 2030. Eraiki dezagun etorkizuna' egitasmoaren ildoa jarraituko dute. Erakundeak nahi du herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea. Izan ere, adosten diren printzipioak erabakigarriak izango dira ingurumen politikak gidatzeko hurrengo urteetan eta Garapen Iraunkorreko Helburuak bete ahal izateko. Berez, proiektuak Vital Fundazioaren diru-laguntza jaso du. 

Gentza Alamillo Aiarako alkateak azaldu duenez, “ekimen honen esparruan, udaleko teknikariak eta politikariak prestatu dira Agenda 2030 eta GIHen arloan, prozesuan parte hartzen duten eragile guztiek horren gaineko ezagutza homogeneoa izan dezaten”.

Gainera, ordezkariak aurreratu du urtarrilaren amaieran gaikuntza eta prestakuntza saio bat antolatzea aurreikusten dutela, "Administrazio Batzarretako ordezkariekin, berriki osatu direnekin”.

Era berean, urteko lehen hilabete honetan, barne mailan, lan teknikoko lehen saioa antolatuko da, eta bertan parte hartuko du `Aiara 2030' prozesuaren talde eragileak, hainbat sektoretako eragileek osatuta dagoena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide