AINTZANE ROJO

"Amak erakutsi zigun josten ahizpari eta niri, horregatik deitu dugu proiektua Hiru"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urt. 30a, 14:53

Aintzane eta Maria Angeles Rojo dira Hiru proiektuko kideetako bi. / Aiaraldea.eus

AINTZANE ROJO (Menagarai, 1988) Hiru marka eta proiektuko kideetako bat da. Ama eta ahizparekin osatu du egitasmoa, belaunaldiartekotasuna eta sorkuntza saretuta. Oihalekin prendak egiten dituzte, batik bat.

Hiru izenarekin sortu duzue proiektua. Zertan datza?

Joskintzan hasi gara. Amak irakatsi digu, horregatik jarri diogu 'Hiru' izena. Amak eta bi alabak gara talde honetan. 

Joskintzarekiko zaletasuna beti egon al da zuen etxean?

Gurean behintzat bai. Gure amak Irune du izena. Horregatik, omenaldia egin nahi izan diogu hitz joko bidez.

Zer nolako produktuak egiten dituzue?

Momentuz, mototsekoak, poltsak, turbanteak... Askarietarako zorroak ere baditugu. Erabilera anitzetako poltsak eta produktuak dira. Guztiak egiten ditugu oihalarekin.

Zer dela eta erabaki zenuten turbante eta poltsen aldeko apustua egitea?

Horrela hasi ginen, amak irakatsita. Pixkanaka, Interneten beste produktu batzuk nola egiten zituzten begiratzeari ekin genion. 

Zer izaten da produktua aukeratzeko zailena?

Oihala aukeratzea. Mota askotakoak daude: loreak, animal printa... Ez da erraza nahi duzuna bilatzea. Oihal pila daude, eta denak erosiko genituzke, baina ez da posible.

Zer nolako lana dago turbante edo poltsaren atzean?

Sekulakoa. Ondo neurtu behar da, eta ondo josi. Hariak ezin dira askatu. Poltsek, gainera, ahalegin berezia eskatzen dute, asko erabiltzen baitira produktu horiek. Batetik bestera asko mugitzen dira, eta asko pisatzen dute. 

Non jarraitu daiteke zuen lanaren berri?

Gehiena, Instagram bidez. Oraindik ez dakigu dendaren batean salmentan jarriko dugun edo ez. Hiru Concept Store du izena gure sare sozialak. Mezu pribatu bidez egin daitezke eskaerak, eta entrega adosten dugu gero: ondo datorkien tokian jasotzeko aukera eskaintzen diegu bezeroei, edota postaz jasotzeko ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide