Etxaurren Ikastolako guraso elkarteak antolatuta, Etxaurren Krosaren XXXI. edizioa ospatu dute gaur goizean Ibagueneko kirol eremuan. 2007 eta 2013 urteen artean jaiotako dozenaka gaztek hartu dute parte lasterketetan, eta kiroltasuna eta giro ona izan dira nagusi.
Hainbat kategorietako lasterketak amaituta, herri lasterketa egin dute. Topaketa hau antolatzen duten 6. urtea da honakoa, eta heldu zein gaztek hartu dute parte bertan.