Abian da Udaberriko bola txapelketa. Larunbat eta igandeetan izango dira partidak Aiarako bolatokietan. Zehazki, Kexaan eta Beotegin elkartuko dira zaleak zein jokalariak. Atzo hasi zuten tokiko txapelketa, eta giro ederrean aritu ziren bola jaurtitzen. Bi ordu luzatu zen tiraldia larunbatean, 18:00etatik 20:00etara alegia. Bigarren txanpa gaur izan da, 11:00etatik 13:00ak arte.
Hemen ikusi daitezke asteburuko sailkapenak:
Dena den, datorren asteburuan izango du segida ekimenak. Otsailaren 26an eta 27an zein martxoaren 5ean eta 6an izango dira hurrengo probak.
Argazkiak: Ricardo Bilbao