Aiara BTT taldeak igandean irekiko du 2022ko BTT Maratoian izena emateko epea. Dena den, half maraton kategoria ere egongo da, ibilbide erdia egiteko aukera, alegia. Aurtengo nobedadeen artean, lehiaketa Arabako zirkuituaren parte izango dela adierazi dute. Horrez gain, Euskal Herrikoak zein beste lurralde zein erkidego batzuetatik etorritakoek egin ahalko dute lasterketa. Inskripzio fitxak otsailaren 27an jarriko dituzte martxan, 20:00etan, Kirolprobak.com atarian.
"DNA duten bidexkak, pista berdeak, jaitsiera dibertigarriak... benetako BTT proba" izango da Aiarakoa, antolatzaileek sare sozialetan azpimarratu dutenez
Zirkuituari dagokionez, 60 kilometro izango ditu maratoiak, eta 2.000 metroko desnibela. Dena den, 30 kilometroko zeharkaldia ere eskainiko dute, 1.000 metroko desnibelarekin. Azken hau federatuentzat zein federatu gabeentzat izango da.