Aiarako Udalak prozesua ireki du administrazio orokorreko teknikariaren postua esleitzeko. Berez, 2021ean onartu zuten kontratazioa egitea eta 2008tik egiten den lehen oposizioa izango da. Udal webgunean eman daiteke izena.
Hala ere, hautagaiek aintzat hartu beharko dute ezinbestekoa izango dela hurrengo lizentzia edo graduetako bat edukitzea azterketak egiteko: Zuzenbidea, Zientzia Politikoak eta Administrazio Zientziak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Aktuariotza eta Finantza Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak edo titulu baliokideak.
Berez, hiru proba gainditu beharko dituzte interesdunek eta marka onenak eskuratzen dituenak lortuko du plaza behin betiko, 6 hilabeteko praktikaldia gaindituz gero. Horrez gain, lan-poltsa osatuko da.
Zehazki, bi azterketa egingo dira. Batek test eredua jarraituko du eta bestean zenbait galdera erantzun beharko dira. Halaber, beharrezkoa izango da 3. Hizkuntza Eskakizuna edukitzea.