Udaberriko Bola Txapelketako finala jokatu zuten igandean Beotegiko bolatokian. Lau asteburutan 50 lagun baino gehiago elkartu ditu txapelketak Kexaa eta Beotegin jokatu diren tiradetan.
Joseba Mirasek eskuratu zuen txapela 455 puntu eskuratuta. Gertutik jarraitu zion Carlos Llanok, 454 punturekin bigarren postua eskuratuta.
Argazkiak: Ricardo Bilbao