AIARAMENDI KORRIKALARIAK

Aiaramendi taldeko Ainara Urrutia eta Onditz Iturbe, Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketako garaile

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 16a, 10:57

Ainara Urrutiak lehen postua lortu zuen beteranoen kategorian, eta Onditz Iturbek emakumezkoen kategorian ere bai. / Aiaramendi

Euskal selekzioarekin lehiatu dira Aiaramendiko 5 lasterkari, Espainiako Kilometro Bertikaleko Txapelketan. Onditz Iturbek irabazi zuen proba, baina Ainara Urrutiak ere zapaldu zuen podiuma, beteranoen kategoriako lehena izan baitzen.

Hurdeseko Kilometro Bertikala izan da asteburu honetan Caceresen (Espainia). Estatu horretako Kilometro Bertikal Txapelketako proba jokatu dute eskualdeko zenbait korrikalarik ere. Aiaramendi taldekoak egon ziren, besteak beste, lehiatzen. Emaitza bikainekin itzuli dira eskualdera.
"Euskal Herriko selekzioak gure taldeko 5 korrikalari zituen. Emaitzak hobezinak izan ziren"
 
Aiaramendi Korrikalariak taldeak sare sozialetan azaldu duenez, 3.5 kilometroko ibilbidea osatu zuten lasterkariek, 1.000 metroko desnibel positiboarekin "proba zorrotz batean". Lasterketa berezia izan zen eurentzat:  "Euskal Herriko selekzioak gure taldeko 5 korrikalari zituen".
 

Emakumezkoak, puntan

Onditz Iturbek lehen postua lortu zuen emakumekoen kategorian, 00:47:35 denbora markarekin. Ainara Urrutiak ere zapaldu zuen podiuma, kategoria absolutuan seigarren izan bazen ere, lehenbizikoa izan zen beteranoen mailan helmugaratzen (00:50:06 denbora markarekin). 
 
Puede ser una imagen de 4 personas y personas de pie
 
Gontzal Murgoitio gazteak 4. postua eskuratu zuen, eta Javi Goitiak seigarren bukatu zuen proba
"Emaitzak hobezinak izan ziren", erantsi du taldeak. "Javi Goitiak erlojupekoa gelditu zuen 00:40:25ean sailkapen nagusiko 6. postua lortuz. Hodeik 12. postua lortu zuen 00:41: 30ekin eta azkenik, Gontzal Murgoitio gazteak, 00:42: 00ko denborarekin, txapelketako 4. postua lortu zuen promesa mailan. Zorionak guztiei!". 
 
Puede ser una imagen de 4 personas, personas de pie y al aire libre

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide