Aiaramendi Korrikalari taldeak goia jotzen jarraitzen du. Asteburuan Jurramendi Trail Lasterketan izan ziren zenbait kide, eta lehen postuarekin itzuli zen taldea etxera. Izan ere, Borja Zubizarretak lortu zuen garaipena, 4 ordu eta 20 minutuko denbora markarekin.
Aiaramendi Korrikalariak taldeak sare sozialetan aipatu duenez, "lasterketa gogorra da, 45 kilometroko ibilbide eta 2.700 metroko desnibel positiboarekin". Montejurrako mendiak zeharkatzen ditu lasterketak, eta hori dela eta, "alpinultraseko zirkuitoaren barne dago".
Taldearen esanetan, Zubizarreta korrikalariak hasieratik izan zuen argi bere estrategia: "pixkanaka aurrera joan eta 4 ordu eta 20 minuturekin garailea izan zen! Zorionak!".
