Hamaiketakoarekin hasi zen ekitaldia, txakolin eta gildekin. Ikastetxeko gelen ateak irekirik egon ziren eta ikasle ohiek baliatu zuten aukera ikusteko zenbat aldatu den hezkuntza zentroa azken urteotan. Erakusketa ere prest zegoen bertan eta bazkarira hurbildu zirenek irakasleekin trukatu zituzten iritziak eta oroitzapenak. Ikasle ohi bakoitzari txapa oparitu zioten, ume garaiko argazki batekin eginikoa. Bazkariaren ondoren, ikastetxeko mojak omendu zituzten eta gero karaokea eta musika egon ziren, arratsaldeko azken ordura arte.
Argazkiak: Carlota Oteo Gorostidi