Kantabriako lurretan ekin dio udaberri garaiari Eneko Martinez murgarrak. Motor gidari gazteak Cangas de Onisen izan zuen lehenbiziko Triala, eta laugarren sailkatu zen bertan. "Oso sentsazio onak izan nituen", adierazi du sare sozialetan.
Europako txapelketan lehiatu zen bigarren asteburuan. "Lehenbiziko itzulia 8. postuan bukatu nuen, baina bigarren bueltan erretiroa hartu behar izan genuen arazo asko genituelako". Erabaki zaila izan zen, aitortu duenez. Hala ere, aurrera begira ditu begirada eta zangoak jada: "Espero dugu Frantzian goiari eustea".
Arabako Motoziklismo Federazioko kidea da Murga, eta gaztetatik darama kirol horretan lehiatzen.