Goizeko 7:45ak aldera ezbeharra izan da Luiaondon A-625 errepidean Laudioko nornazkoan. Hiru autok elkarren aurka jo dute, eta Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez bi zauritu egon dira. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dituzte zaurituak.
Bide publikoetako garbiketa zerbitzuak 9:00etan erretiratu dituzte autoak errepidetik, eta trafikoa normaltasunez berrezarri dute.