Ezbeharra jazo da gaur goizeko lehen orduan Menagarain. Arabako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, 6:50 inguruan izan da istripua, ibilgailu bat galtzadatik atera denean.
Autoa irauli egin da, baina ez da zauriturik egon. Horrenbestez, trafikoa "arin" bideratu du poliziak eta, azpiegitura erretiratu ondotik, normaltasunera itzuli da errepidearen egoera.