Arespalditza Trail Lasterketarekin emango diete hasiera herriko jaiei

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 4a, 07:00
Arespalditza Trail Lasterketaren aurreko edizioko irudia.

Kirol probak balioko du egun osoko egitaraua abiatzeko, baina adin guztiko lagunentzako ekintzak egongo dira.

Maiatzaren 14an Arespalditzako Jaiak ospatuko dituzte berriro, bi urteko etenaldiaren ostean, eta egitaraua gogor hasiko dute Aiarako Administrazio Batzarrean. Izan ere, Arespalditza Trail Lasterketaren III. edizioa jokatuko da.

Berez, 09:30ean 8 kilometroko mendi ibilaldia egongo da eta herriko plazan egongo da aukera izena emateko. Lasterketa, aldiz, 10:00etan izango da eta aurretik inskripzioa egin beharra dago 10 euroren truke. Bi modu egongo dira ibilbidea betetzeko: bakarka (15 km) edo binaka (7,5 km parte-hartzaile bakoitza).

Edonola ere, dena ez da kirola izango eta 11:30ean patata tortilla lehiaketaren ordua helduko da. Ordu berean haur parkea irekiko dute lehen aldiz, 13:30ak arte.

12:30ean herri kirol erakustaldia eskainiko dute Bizindar eta Harriti taldeek eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute. Horren ostean, haur parkea berriro erabilgarri egongo da bi orduz, 16:30ean. Hori ixtean Urrezko Aizkora Lehiaketari ekingo diote.

Musika eta dantza

Jende orok dantzatu dezan, Diskodantza emanaldia egongo da 19:00etan eta Más de los Mismo taldearen kontzertua 20:15ean. Indarrak hartzeko parrillada herrikoia eskainiko dute eta Ganeko erromeriak jarriko du musika 21:30ean, gauaz gozatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide