Haszia proiektua sortu du Unai Etxebarria Larraurik. Euskal musika tradizionala -trikitixa batik bat- eta modernoa uztartu ditu proiektuan. Ungino izena du plazaratutako lehenbiziko lanak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
"Haszia gara. Urrutitik gatoz antzinako doinuen oihartzunak hedatzeko". Hala adierazi dute sare sozialetan Unai Etxebarria Larraurik eta ekimenaren beste sustatzaileek. "Doinu tradizionalak eta egungoak nahastea dugu helburu, euskal musikari itxura eta giro ezberdin bat emateko. Ongi etorri gure etxera", erantsi dute.
Ungino izeneko abestia izan da lehenbiziko lana, eta Aiarako irudiekin hornitu dute bideoklipa. Horrez gain, euskal dantzariek girotu dituzte eszenak, doinu modernoekin trikitia nahastuta.
Ez da Unai Etxebarriak sortutako lehenbiziko musika proiektua. Bere izen-abizenekin zenbait abesti argitaratu izan ditu orain arte Erretes Tuterako bizilagunak.