BIDEOA

Euskararen alde aktibatzeko deia egin du Euskalgintza Kontseiluak Luiaondon

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko eka. 4a, 20:56

Euskararen eguna ospatu dute gaur Luiaondon, "Euskaraktibatu" lemapean. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egun osoko egitaraua prestatu du eta dozenaka familia elkartu dira bertan lehen ordutik.

"Euskaraktibatzeko" deia egin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak gaur -ekainak 3- Luiaondon ospatutako Euskararen Egunean. Abenduan zuten hitzordua jarrita, baina COVID-19ak eta eguraldi iragarpenak tarteko, atzeratu behar izan zuten.

Musika eskaintza zabalak, kirol jarduerek, antzerkiak edota herri bazkariak dozenaka familia elkartu ditu goizeko lehen ordutik.

Hiru alor nabarmendu nahi izan ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak "Euskaraktibatu" lemaren barruan: euskaraz mintzatzeko premia, euskara eta euskal kultura kontsumitzeko beharra eta euskalgintzan aktiboki inplikatzeko aldarria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide