Korrikak euskalgintzan pizturiko grina eta ilusioaren lekukoari eutsi nahi dio Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Bide horretan lehen urratsa eman zuten ekainaren 4an Luiaondon ospatutako euskararen egunean. "Euskaraktibatu" lemapean, euskalgintzan inplikatzeko deia zabaldu zuten larunbateko ekitaldian, eta datozen hilabete eta urteetan bere ekinbidean jauzi bat eman nahi duela iragarri zuen Kontseiluak.
Egun osoko egitarau zabal batek osagarritu zuen Luiaondoko hitzordua: Musika eskaintza zabalak, kirol jarduerek, antzerkiak edota herri bazkariak dozenaka familia elkartu zituen goizeko lehen ordutik.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte