Julen Latorrek irabazi du XCM MBT Espainiako Kopa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko eka. 13a, 13:05
Julen Latorre, Astorgako podiumean. / Aiara Txirrindulari Elkartea

Julen Latorrek lehenbiziko postua lortu du Espainiako XCM MBT Kopan. Hala ere, ez da izan Aiara Txirrindulari Elkarteko puntako lasterkari bakarra: 5 gazte Txuma Memorialean aritu dira lehiatzen hiru egunetako etapan.

Astorgan (Leoi) jokatu da asteburuan Espainako XCM MBT Kopa. Bertan izan da Julen Latorre eskualdeko txirrindularia, eta lehen postua eskuratu du. Hain zuzen, Aiara Txirrindulari Elkartearen Elite-Sub23 Aldapa Cycling Store taldean ari da parte hartzen Latorre aurtengo denboraldian. "Aurreko astean bigarren geratu zen Amurrion, baina Leoigo lurretan erakutsi du espezialitate horretako onenen artean egon daitekeela", adierazi du elkarteak sare sozialetan. 

Gazteak, Txuma Memorialean 

Aiara Txirrindulari Elkarteko gazteek ere norgehiagoka garrantzitsuak izan dituzte asteburuan. Hiru eguneko txapelketan aritu dira parte hartzen bost kide: Peio Albizua, Erlantz Alday, Oier Colmenero, Iker Colmenero eta Iñigo Uria. Lehiaketaren kronika sare sozialetan egin du elkarteak, eta gazteak zoriontzeaz gain, ondorengo lorpenak nabarmendu dituzte: "Klubetik bakoitzaren ahalegina eta konpromisoa eskertu nahi dugu".

Erantsi dutenez, Peio Albizua beti egon da buruan, "bigarren etapako protagonistetako bat izan zen, lasterketa erdia baino gehiago eman zuen kalitatezko ihesaldian". 

"Denboraldiak aurrera darrai. Hilabete eta erdi oso biziak izan dira, baina atseden fase aktibo batera igaroko gara orain"

Erlantz Aldayk, berriz, erritmo ona hartu dio denboraldiari. "Nahiz eta urtea osasun arazoekin hasi, sailkapen orokorrean gure lasterkaririk onena da", nabarmendu dute taldeko arduradunek.

Oier Colmenerori buruz, ausardia eta erabakitzeko gaitasuna azpimarratu dituzte taldekoek, "protagonista izaten saiatu da".

Iker Colmenerori dagokionean, aldiz, "onenen artean egon da", bere lehenbiziko urtea izan arren: "Azken etapan, hankek pisatu arren, sorpresa emateko lasterketaren buruan aritzea lortu zuen".

Azkenik, Iñigo Uriaren lana ere aipatu dute: "Beti dago onenen artean, hoberenetako bat da dagoeneko. Errespetua diote, lasterketa bikainak egiten ditu eta. Bere esku ez dauden arazoek lehenbiziko postuetatik urrundu dute, baina gehiago merezi zuen".

Orain, ordea, udari begira jarriko da Aiara Txirrindulari Elkartea: "Denboraldiak aurrera darrai. Hilabete eta erdi oso biziak izan dira, baina atseden fase aktibo batera igaroko gara orain, pixka bat errekuperatzeko. Oso helburu politak ditugu jomugan, horren denboraldi ilusionagarrian". 

Puede ser una imagen de 9 personas, personas de pie, bicicleta y al aire libre

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide