Aiarako umeen jaia antolatu dute gaur Etxaurren Ikastolan. Tailerrekin hasi dute eguna, eta herri kirolek hartu dute protagonismoa. Hainbat haur animatu dira indarrak neurtzera trontza mozketan eta beste proba batzuetan, eskolako patioaren itzalaren babesean betiere.
Eguerdian bizi izan da eguneko unerik hunkigarrienetako bat: 6.mailako ikasleek emanaldia eskaini dute ikastolari agur esateko. Izan ere, datorren ikasturtean eskualdeko beste ikastetxe batzuetara joan beharko dira Bigarren Hezkuntza hasteko.
Bazkaria, magia ikuskizuna, askaria eta disko festa egon dira jarraian, eta arratsaldeko seiak aldera eman diote amaiera egitarauari.
Argazkiak: Etxaurren Ikastola Guraso Elkartea