Trafiko istripua gertatu da Aiaran, A-624 errepidean, 15:30ak aldera. Auto batek kontrola galdu eta galtzadatik atera da.
Suhiltzaileak eta larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira ezbeharraren tokira. Trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, hiru ziren autoan zihoazen bidaiariak, eta horietako bat zendu da; 75 urteko gizonezkoa hain zuzen ere.