Aiala Txirrindulari Elkarteko kadeteak denboraldi aparta egiten ari dira. Larunbatean Done Bikendi Haranean irteera zuen lasterketa horren adibide izan zen. Hain zuzen, Harri Paskier eta Peio Albizua aiaraldearrek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, eta emaitza ez zen kasualitatea izan.
Berez, ihesaldia egon zen probaren hasieran, eta lendoñobeitiarrak eta amurriorrak aurrera jo zuten. Eurekin kokatu zen buruan Haritza Allende ere, eta nahiz eta aiaraldearrek hamaika saiakera egin hura atzean husteko, bizkaitarrak eutsi egin zion eta etapa irabazi zuen.
Edonola ere, Iñigo Uria seigarren izan zen, Oier Colmenero zazpigarren eta Erlantz Alday kapitaina ere sailkatu zen. Ondorioz, bost txirrindularirekin bakarrik joan arren, talde onena izatea lortu zuten eskualdekoek.