Sutea piztu da Luiaondoko goi-tentsioko linea batean. Sua, berez, txikia da, eta suhiltzaileak bertaratu dira berehala egoera bideratzeko, Iberdrolako langileekin batera.
Edonola ere, ezbeharraren eragina handia izan da: Luiaondo erdia geratu da argirik gabe.
Aiaraldea Komunikabidea gauerdian jarri da harremanetan Aiarako alkatearekin matxuraren egoera jakiteko eta Gentza Alamillok adierazi dio Luiaondoko beheko auzoek elektrizitate gabe jarraitzen zutela.
