Aiaramendiko Leire Elola eta Anartz Artola nagusitu ziren Villabonako Trikuharri trailean

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko uzt. 26a, 09:12

Aiaramendiko korrikalariak, podiumean. / Aiaramendi

Asteburuan izan da Villabonako (Gipuzkoa) Trikuharri mendi traila. Aiaramendi taldeak emaitza bikainak eskuratu zituen, podiumean bi ordezkari kokatuta.

Bi lasterketa antolatu zituzten Villabonan, Trikuharri mendi trailaren barruan. Batetik, txikia, 18 kilometroko luzeraduna; eta, bestetik, handia, 27 kilometroko zeharkaldia zuena. Bertan izan ziren Aiaramendi taldeko lasterkariak ere, eta sare sozialetan adierazi dutenez, emaitza bikainekin itzuli dira etxera.
 
Izan ere, Leire Elolak bigarren postua lortu zuen 18 kilometroko proban, 1:49:23 denborarekin. Ondorioz, podiumean kokatzea lortu zuen. "Handian, 27 kilometrokoan, Anartz Artola izan zen garailea 2:16:51 markarekin! Zorionak bioi!", erantsi du kirol elkarteak. Horrez gain, argazkitan jaso dute "mendi lasterketa polita".
 
May be an image of 5 pertsona eta people standing
May be an image of 9 pertsona eta people standing

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide