Arabako hainbat kontzejuetako errepideak hobetuko ditu Arabako Foru Aldundiak, hartxinga baliatuta. Nuño y Pescador S.A. enpresari esleitu berri dizkiote lanak, 774.711 euroren truke.
Aiarako lau errepide daude hobetuko dituztenen artean:
- Lekamañako sarbidea (A-4604)
- Aloriako sarbidea (A-4608)
- Ozeka eta Luxora sarbidea (A-4619)
- Beotegi eta Kexaa arteko bidea (A-4620)
Enpresak hiru hilabete izango ditu lan guztiak egiteko.