Peio Albizuak hirugarren bukatu du Tafallako txirrindularitza lasterketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 10a, 07:03

Peio Albizua, maiatzeko proba batean. / Aiara Txirrindularitza Elkartea

Peio Albizuak, Erlantz Aldayk eta Oier Colmenerok osatutako lanari esker, bigarren sailkatu zen Aiara Txirrindularitza Elkartea  Tafallako proban, taldekako sailkapenean.

Uda sasoia izanik ere, ez diote bizikletaz ibiltzeari utzi Aiara Txirrindularitza Elkarteko kideek. Eragileak sare sozialetan azaldu duenez, asteburuan Nafarroan izan dira hiru txirrindulari: "Udan ez daude horrenbeste lasterketa, eta ahal denean aritu gara lehiatzen. Alabaina, gazteek ez diote ongi aritzeari utzi: emaitza bikainak lortu zituzten pasa den astean".

Hain zuzen, Peio Albizua, Erlantz Alday eta Oier Colmenero bertaratu ziren Tafallako probara. "Nahiz eta hiru bakarrik izan, hirugarren sailkatu zen Peio, Erlantz bederatzigarren eta Oier hemezortzigarren", zehaztu dute. Hargatik, bigarren geratu ziren taldekako sailkapenean, "emaitza bikaina". 

Abuztuan murgilduta, beste zenbait kirol ekimen ditu begitan txirrindularitza elkarteak orain. Batetik, Asturiaseko Candamo herrira joango dira La Cueva de la Peña igoeran parte hartzera, eta bestetik, Arabako Opakuako igoeran ere izango dira aiaraldearrak.

Abuztuak 10eko norgehiagokari dagokionean, "prestigio handikoa" dela nabarmendu du kolektiboak: "Aukera berri bat izango da bestelako txirrindulari batzuk ezagutzeko. 57,4 kilometro gogor izango dira, 1,5 kilometroko portu igoera batekin bukatzeko. Ekhi, Iñigo, Harri, Iker eta Oier izango dira gure kartak". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide