Etenik gabe ari da aurrera egiten Eneko Martinez motor gidari aiararra. Sare sozialetan azaldu duenez, Ingalaterran egon da oraintsu, Europa Young 125 txapelketan lehiatzen, Isla de Man herrian, hain zuzen. "Parte hartu ahal izan dudan orain arteko trial teknikoena izan da", nabarmendu du sare sozialetan.
"Parte hartu ahal izan dudan orain arteko trial teknikoena izan da"
Zirkuituaren zailtasunak azpimarratu ditu: "Atseden gabe, edozein unetan jaitsi behar zenuen hanka harritik harrira. Lurzoruari neurria hartzea kosta zitzaidan, baina heldu nion". Bizitako esperientziatik ikaspen asko ekarri dituela bueltan aipatu du Martinezek, "batik bat non-stoparekin, teknikoki".
Sailkapenari dagokionez, 7. postuan helmugaratu zen aiaraldearra: "Pozik nago zazpigarren postuarekin, nahiz eta asko falta zaidan oraindik ikasteko". Aurreratu duenez, Eskozian izango du hurrengo txapelketa.