Sua piztu da gaur Maroñoko zuhaizti batean. Bizilagun batek pasa du abisua 15:00ak aldera. Laudio eta Langraiz Okako parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira laguntzera, eta egoera bideratzea lortu dute. 16:30erako kontrolatuta suten sua, eta 18:00etarako joan dira.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, hektarea bat kaltetu du suak.
Suhiltzaileek ohartarazi dute abisu horiak aktibatuta jarraitzen duela, tenperatura altuengatik eta basoetako suteen arriskuagatik. "Orain, inoiz baino gehiago, kontuz ibiltzea dagokigu", nabarmendu dute.