Gaur 12:00etan Ertzaintzako Mendi Erreskateko Unitateak Ungino mendira jo behar izan du. Izan ere, mendizale bat txarto sentitu da eta laguntza behar izan du.
Poliziaren prentsa kabineteak azaldu du emakumeak ez duela istripurik izan, ezta min fisikorik ere. Antza, antsietate krisialdia sufritu izan du eta kokapenagatik erreskate unitateak esku hartu du.
Ertzain batek artatu ostean, helikopteroak mendizalea jaso du garabiarekin eta Amurrioko anbulatoriora eraman dute.