Gaur arratsaldean sutea hasi da Menagaraiko mendietan. Udalak azaldu du, printzipioz, badirudiela jatorri naturala izan duela suak.
Basozainek eta Arabakoa Suhiltzaileek elkarlanean egin diote aurre ezbeharrari eta 16:00etan sutea itzalita zegoen.
Hala ere, larrialdi zerbitzuak geratu dira gunea freskatzen. Izan ere, belarra lehor dago eta sua berriro agertzeko arriskua murriztu nahi dute horrela.
