Ezbeharra izan du iluntzean Renfeko tren batek Luiaondon. Geltoki aldamenean izan du matxura, eta su hartu du garraioak. Ondorioz, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. Laudioko suhiltzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, lanean ari dira oraindik. Urduñarako noranzkoan izan da matxura.
Lekukoek sare sozialetan aipatu dutenez, frenoak kaltetu dira; eta horregatik bidaiariek lekualdatzea erabaki dute.
Gentza Alamillo Aiarako alkateak azaldu du sare sozialetan makinaren gurpil batek hartu duela sua, baina ez dela zauriturik egon.