Sargoriari aurre eginez, dozenaka lagunen topaleku izan da asteburuan Aiarako Etxaurren baseliza. Izan ere, Etxaurrengo jaiak ospatu dituzte irailaren 10 eta 11n.
Larunbatean hasi zituzten ospakizunak meza eta Izalde erromeriak girotutako parrillada janarekin. Igandean, aldiz, egun handia ospatu zuten eta orotariko ekintzek hartu zituzten tenpluaren inguruko zelaiak: Aiara Dantza Taldearen dantzaldia, falkoneria erakusketa, paella jana edota artisautza azoka.