Juan Antonio Alañak 50 aitagure erakutsiko ditu Artziniegan, adarretan eta kobrean

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 16a, 16:30
Juan Antonio Alaña artisauak prestatu du erakusketa. / Aiaraldea.eus

Hainbat hizkuntzetan daude testuak, gehienak gutxituak dira eta hainbat kontinentetakoak.

Juan Antonio Alañak erakusketa berezia prestatu du Artziniegako Antzinako Azokarako. Bihar goizetik parrokiako sarreran egongo da eta aitagure otoiak dituzten brontzezko zatiak eta adarrak egongo dira ikusgai, 50 guztira. Gehienak, 46, adarrak izango dira eta elementu guztiak berak landu ditu.

Ideia Jerusalemgo Olibondoen Menditik atera du. Izan ere, hiru aldiz egon da aiararra Palestinan eta han ikusi du 165 aitagureko erakusketa. Horretan oinarritu da berea osatzeko eta han eskuratu ditu grafia guztiak; arabiarra, siriarra, txinatarra...

Hizkuntza gutxituak

Alañak munduan zehar zabaldu diren zenbait hizkuntza baztertu ditu bere hautaketa egitean (ingelesa eta gaztelera, adibidez), gutxituak lehenesteko. Esaterako, Iberiar Penintsulatik portugesa, katalana, galiziera, asturiera eta euskara aukeratu ditu. Gainera, euskaraz bizkaieraz eta batuaz idatzi ditu. Ameriketako hainbat hizkuntza ere landu ditu: txerokia, aimara, kitxua, maia...

Euskal erromesak

Alañak historia bitxia gehitu du Palestinan dagoen euskarazko aitagureari buruz. Hain zuzen, 1902an utzi zuten han euskal erromesek kopia eta dirudunen ekarpena ez izateko -markes batena edo Neguriko burgesiarena-, fededunek 50 zentimoko dohaintzak baino ez zituzten onartu, gehienez. "Modu horretan nahi zuten aberatsek ez bereganatzea ekimena eta herrikoia izatea", argitu du aiararrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide