7:00etan istripua gertatu da Luiaondon. 61 urteko emakumea Nerbioi ibaira jauzi da, Otazu zubitik gertu. Larrialdi zerbitzuek aipatu dutenez, bera eta bere bikotea trena hartzera joaten ari ziren bidegorritik eta iluntasuna dela medio (oraindik gaua zen eta ez zuten esku-argirik) emakumezkoa ibaira erori da.
Herritarrak, dena den, lortu du ibaiaren beste aldera heltzea. Bere bikoteak larrialdi zerbitzuetara deitu du eta suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira berehala. Antza, bi suhiltzaile ibaira jaitsi dira eta lortu dute emakumea igotzea. Ondoren, anbulantzia batek Galdakaoko ospitalera eraman du.