Atzo 16:30ean Ertzaintzak lau lagun identifikatu zituen Luiaondoko Padura kalean dagoen etxebizitza batean sartzeagatik, eta ikerketa abiatu zuen gertakariaren inguruan. Izan ere, salaketarik ez zuten jarri.
Gaur goizean, ordea, hiru ertzain bertaratu dira berriro Aiarako Administrazio Batzarrera eta lagun bat atxilotu dute, indarrez etxebizitzan sartzea leporatuta.
Atzo Ertzaintzak identifikazioak egiten zituen bitartean, suhiltzaileak ere egon ziren herrian, baina euren agerpenak ez zuen gertatutakoarekin zerikusirik, liztor asiarren habia kentzera joan baitziren.