Aiarako Mendi duatloiak badu aurtengo hitzordua. Urriaren 15ean, larunbat honetan, izango da Aiaran barrena. Hain zuzen, Arespalditza izango da irteera eta helmuga gunea. Alabaina, korrika zein bizikletaz hiru zati edo etapa osatu beharko dituzte partaideek.
Hasteko, 6,18 kilometroko korrikaldia izango dute, ondoren 15,24 kilometroko bizikleta ibilbidea eta azkenik 1,52kilometroko zeharkaldia lasterka.
Izen-ematea zabalik dago gaur gauera arte interneten. Dena den, interesdunek bihar bertan ere aukera izango dute. Gainera, bakarka edo erreleboka parte hartu ahalko da, iragarri dutenez. "Parte-hartzaileen kupora iristen ez bada, probaren egunean eman ahal izango da izena. Prezio berriak honako hauek izango lirateke: banakako probarako 25 €eta errelebo-probarako 40 euro", erantsi dute.