Atzo arratsaldean lehiatu zen Aiarako Mendi Duatloiaren VII. edizioa, Arespalditzan. Arratsaldeko lauretan atera ziren proba banaka egin zuten kirolariak. Handik bost minutura, aldiz, txandakako kategoriakoak abiatu ziren.
Biek ala biek osatu behar izan zuten ibilbide berdina: 6,18 kilometro oinez, 15,24 kilometro bizikletaz eta, bukatzeko, beste 1,52 kilometro hankak baliatuta.
Banakakoen kategorian Josu Urrestarazu Garcia gailendu zen gizonezkoen artean, 1 ordu, 30 minutu eta 30 segunduko marka lortuta. Lehen emakumea, aldiz, Enara Oronoz Mateo izan zen. 1:52:36 denbora egin zuen Yurrebaso klubeko kirolariak.
Txandakako kategorian, aldiz, Unai Unzaga eta Joseba Aguirrek osatutako bikoteak lortu zuen gailentzea, 1:34:52 marka eginez.
Hemen ikusi daitezke banakakoen sailkapen osoa eta hemen, aldiz, txandakakoena.