Madariako bizilagunak etxeetako inguruak ureztatzen aritu dira, bada ez bada. Suhiltzaileez gain, Ertzaintza eta Bababes Zibila ere bertaratu dira laguntzera. Horrez gain, bulldozer bat ere eraman dute, suaren zabalpena oztopatzeko.
Aiaraldea Komunikabideak gaueko hamarrak aldera izan du sutearen berri eta 23:00etan Etxaurrenetik jarraitu du bere zabalpena, 00:00etan sutea ia ez zen ikusten urrutitik eta 01:00etan bukatutzat jo dute larrialdi zerbitzuek.
