Atzo gauean ezezagun batzuk indarrez sartu ziren Luiaondoko estankoan eta barruan lapurtu zuten. Auzokideek gertakariaren bideoa grabatu dute eta zenbait lagun, ustezko egileak, ikusten dira poltsa bat autoan sartzen eta gero ihes egiten, alarmak jotzen duen bitartean.
Gaur lapurreta gertatu da Luiaondon eta auzokideek ustezko egileak grabatu dituzte ihes egiten. pic.twitter.com/m1gpcYKBJ6
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 3, 2022
Ertzaintzak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari 23:42ean izan zutela delituaren berri eta bitartekoak bidali zituztela. Antza, jabeak ez du oraindik salaketa jarri, jakin arte zehazki zer lapurtu dioten, tabakoaz gain.